XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Martxoko oilarra ¡otoi! balia dakidala.

Oilarrak ordu berean kantatu zue ta eilalamiak, aserre gorritan suturik, erran zue: Madarikatuko altzaio oilar orri mia, orrengatik galdu bampauml;itut estudiante bilagorria.

II. Emaginaren saria.

Abaurrepean eilalami bat fan ze emaginbila eta berekin ermanazi zue.

Bidean zazen bezala, eilalamiak emaginari erran zako: Beira: saritako etzanala txarrantxa baizik eskatu.

Bertze zernai eskatzen badun ikatz itzuliko dun.

Etxera itzultzean eztezanala gibela begiratu.

Errota-baltsara ellegatu zirenean ura lekutu ta bidea idortu zue eilalamiak eta biak iturri-begiko zilora sartu zire.

Emagina bere txarrantxareki etxera itzuli ze ta etxera sartzean ataria ersteko aurpegia itzuli bear zue; ta orduan aitzukaldia norbampauml;itek xaurtiki zako ta arriak atarian zilo andi bat egin zue.

Zilo gartampauml;ik geroko urte anitzetan gatuak eta txakurkoak, eilalamien bildurrik gabe, goiz-arrats ebiltzen zire.

III. Abaurrepeko iruilea.

Artsez iruiten ari zela emazteki bat karrikara atra ze.

Ez itzultzen.

Gan ziren lagunak berantetsirik garen bila atra zire.

Umazondo deitzen den erreka baterampauml;ino gola ellegatu zire.

Gan etzute ez aririk ez ardatzik ez iruilerik ikusten ta gala ezondu zute eilalamiak erman zuela.